Titori 3

1 Admonestaitzac Principaltassunén eta Potestatén suiet diraden, Gobernadoreac obedi ditzaten, obra on orotara prest diraden: 2 Nehorçaz gaizquiric ezterraten, diraden gudu gabe, moderatu, emetassun gucia eracusten dutelaric guiçon gucietara. 3 Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle. 4 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean, 5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez: 6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz: 7 Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura. (aiōnios g166) 8 Hitz segura duc haur, eta gauça hauc nahi diat affirma ditzán, artha dutençát obra onén entretenitzera Iaincoa sinhetsi dutenéc: huná, guiçonen on eta probetchutaco diraden gauçác. 9 Baina questione erhoac eta genealogiac eta contentioneac eta Legueazco iharduquiteac empatchaitzac: ecen probetchu gabetaco dituc eta vano. 10 Guiçon hereticoa behingo eta berrizco aduertimenduaren ondoan iraitzac: 11 Daquialaric ecen eraucia dela halacoa eta huts eguiten duela, bere buru beraz condemnatua delaric. 12 Igor deçadanean Artemas hiregana edo Tychique, diligenta albeitendi enegana ethortera Nicapolisera: ecen han neguären iragaitera deliberatu diát. 13 Zeno Legueco doctora eta Apollo diligentqui guidaitzac, deusen faltaric eztutén. 14 Bada ikas beçate gurec-ere obre onetan emplegatzen necessario diraden gaucetaco, fructu gabe eztiradençát. 15 Salutatzen auté enequin diraden guciéc. Salutaitzac fedez on darizcutenac. Iaincoaren gratia dela çuequin gucioquin, Amen.