1Gauça hauen ondoan ençun neçan tropel anhitzen voz handibat ceruän, cioela, Halleluia: saluatione, eta gloria, eta ohore, eta puissança gure Iainco Iaunari dagoca. 2Ecen eguiazco dirade eta iusto haren iugemenduac: ceren bere paillardiçáz lurra corrumpitu vkan duen paillarda handiaz iustitia eguin vkan baitu, eta bere cerbitzarién odola haren escuetan mendecatu vkan baitu. 3Eta berriz erran ceçaten Halleluia: eta haren kea igan cedin secula seculacotz. (aiōn g165) 4Eta hoguey eta laur Ancianoéc eta laur animaléc egotz citzaten bere buruäc bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten throno gainean iarriric dagoen Iaincoa, cioitela, Amen, Halleluia. 5Eta vozbat thronotic ilki cedin, cioela, Lauda eçaçue gure Iaincoa haren cerbitzari guciéc, eta haren beldur çareten chipiéc eta handiéc. 6Guero ençun neçan tropel handi baten hotsa beçala, eta vr handién hotsa beçala, eta igorciri handién hotsa beçala, cioitela, Halleluia, ecen regnatu vkan du gure Iainco Iaun bothere gucitacoac. 7Boz eta aleguera gaitecen, eta demogun hari gloria: ecen ethorri dirade Bildotsaren ezteyac, eta haren emaztea appaindu da. 8Eta eman içan çayó crespe purez eta arguitzen duenez vezti ledin: ecen crespá, Sainduén iustificationeac dirade. 9Orduan erran cieçadan, Scriba eçac, Dohatsu dirade Bildotsaren ezteyetaco affarira deithuac. Erran cieçadan halaber, Iaincoaren hitz hauc eguiazco dituc. 10Eta egotz neçan neure buruä haren oinén aitzinera hura adora neçançát: eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: hire cerbitzari quide nauc, eta hire anayén, ceinéc baitute Iesusen testimoniagea. Iaincoa adora eçac: ecen Iesusen testimoniagea duc prophetiazco Spiritua. 11Guero ikus neçan ceruä irequiric, eta huná, çaldi churibat, eta haren gainean iarriric cegoena deitzen cen Fidela eta Eguiatia, eta iustoqui iudicatzen duena eta combatitzen dena. 12Eta haren beguiac ciraden su-garra beçala, eta haren buru gainean cen anhitz diadema, eta çuen scribuz icena harc berac baicen eçagutu vkan eztuena: 13Eta cen odolez tintatu arropa batez veztitua: eta haren icena deitzen da IAINCOAREN HITZA. 14Eta ceruän diraden armadác iarreiquiten çaizquión çaldi churiz, veztituric crespa churiz eta purez. 15Eta haren ahotic ilkiten cen ezpata çorrotzbat, harçaz io ditzançát nationeac: ecen harc gobernaturen ditu hec burdin berga batez: eta hura da Iainco bothere gucitacoaren hissizco eta hirazco mahatsarno lacoa aurizquiren duena. 16Eta çuen bere veztidurán eta ichterrean scribuz icen haur, REGVEN REGVEA, ETA IAVNEN IAVNA. 17Guero ikus neçan Ainguerubat iguzquian barna cegoela, ceinec oihu eguin baitzeçan ocengui, ciostela ceruären arteaz hegaldatzen ciraden chori guciey, Çatozte, eta bil çaitezte Iainco handiaren affarira, 18Ian deçaçuençát reguén haraguia, eta capitainén haraguia, eta borthitzen haraguia, eta çaldién haraguia, eta hayén gainean iarriric daudenena, eta libre eta sclabo, chipi eta handi gucién haraguia, 19Guero ikus nitzan bestiá eta lurreco regueac eta hayen armadác bilduric guerla eguitera çaldi gainean iarriric cegoenaren contra eta haren armadaren contra. 20Eta bestiá hatzaman cedin, eta propheta falsu haren aitzinean signoac eguin cituena harequin, ceinéz seducitu baitzituen bestiaren mercá hartu vkan çutenac, eta haren imaginá adoratu vkan çutenac: viciric iraitzi içan dirade bi hauc suzco stang suphrez çachecan batetara: (Limnē Pyr g3041 g4442) 21Eta goiticoac hil içan ciraden çaldi gainean iarriric cegoenaren ahotic ilkiten cen ezpatáz: eta chori guciac asse citecen hayén haraguietaric.