1Orduan ikus neçan berce Aingueru borthitzbat cerutic iausten cela, hodeibatez inguratua ceinen buruan baitzén orçadarra: eta haren beguithartea cen iguzquia beçala, eta haren oinac suzco habeac beçala. Eta çuen bere escuan liburutcho irequibat: eta eçar ceçan bere oin escuina itsas gainean, eta ezquerra lur gainean. 2Eta oihu eguin ceçan ocengui, lehoin batec orroa eguiten duenean beçala: eta oihu eguin vkan çuenean, çazpi igorciric bere vozac pronuntia citzaten. 3Eta çazpi igorciriéc bere vozac pronuntiatu vkan cituztenean, nic nahi nituen scribatu: baina ençun neçan vozbat cerutic ciostala, Seignalaitzac çazpi igorciriéc pronuntiatu dituzten gauçác, eta hec eztitzála scriba. 4Eta itsassoaren gainean eta lurraren gainean cegoela ikussi vkan nuen Aingueruäc, altcha ceçan bere escua cerura, 5Eta iura ceçan secula seculacotz vici denaz, ceinec creatu baititu ceruä eta hartan diraden gauçác, eta lurra eta hartan diraden gauçác, eta itsassoa eta hartan diraden gauçác, ecen guehiago demboraric eztela içanen: (aiōn g165) 6Baina çazpigarren Aingueruären vozeco egunetan trompettáz ioiten hassiren denean acabaturen datela Iaincoaren mysterioa, bere cerbitzari Prophetey declaratu vkan drauen beçala. 7Eta cerutic ençun vkan nuen voza, berriz minça cedin enequin, eta erran ceçan, Habil, eta har eçac itsassoaren gainean eta lurraren gainean dagoen Aingueruären escuco liburutcho irequia. 8Eta ioan nendin Aingueruägana niotsala lidan liburutchoa. Eta erran cieçadan, Har eçac, eta irets eçac: eta hire sabela karminduren dic: baina hire ahoan ezti içanen duc eztia beçala. 9Har neçan bada liburutchoa Aingueruären escutic, eta irets neçan: eta cen ene ahoan eztia beçala ezti: baina iretsi vkan nuenean, ene sabela karmin cedin. 10Orduan erran cieçadan, Prophetizatu behar drauec berriz anhitz populuri, eta genderi, eta mihiri, eta regueri.