1Iesus bada ikussiric gendetzeac, igan cedin mendi batetara: eta iarri cenean hurbildu içan çaizcan bere discipuluac. 2Eta bere ahoa irequiric iracasten cituen, erraiten çuela, 3Dohatsu dirade spirituz paubreac: ceren hayén baita ceruètaco resumá. 4Dohatsu dirade nigarrez daudenac: ceren hec consolaturen baitirade. 5Dohatsu dirade emeac: ceren hec lurra heretaturen baitute. 6Dohatsu dirade iustitiaz gosse eta egarri diradenac: ceren hec asseren baitirade. 7Dohatsu dirade misericordiosoac: ceren hæy misericordia eguinen baitzaye. 8Dohatsu dirade bihotzez chahu diradenac: ceren hec Iaincoa ikussiren baituté. 9Dohatsu dirade baquea procuratzen dutenac: ceren hec Iaincoaren haour deithuren baitirade. 10Dohatsu dirade iustitiagatic persecutatzen diradenac: ceren hayén baita ceruètaco resumá. 11Dohatsu içanen çarete nehorc iniuria erran drauqueçuenean, eta persecutatu çaituqueztenean, eta hitz gaichto gucia erran duqueitenean çuen contra, gueçurrez ene causaz. 12Boz eta aleguera çaitezte, ceren çuen saria handi baita ceruètan: ecen hala persecutatu vkan dituzté çuen aitzineco Prophetác. 13Çuec çarete lurreco gatza: eta baldin gatza gueçat badadi, cerçaz gacituren da? ezta guehiagoric deusgay camporat iraizteco eta guiçonéz ohondicatu içateco baicen. 14Çuec çarete munduco arguia. Ecin estal daite ciuitate mendi gainean iarria. 15Eta eztute iraichequiten candelá eta hura eçarten gaitzurupean, baina candelerean, eta argui eguiten draue etcheco guciey. 16Hala argui begui çuen arguiac guiconén aitzinean, çuen obra onac ikus ditzatençat, eta glorifica deçaten çuen Aita ceruètan dena. 17Eztuçuela vste ecen Leguearen edo Prophetén abolitzera ethorri naicela: eznaiz ethorri abolitzera, baina complitzera. 18Ecen eguiaz diotsuet, iragan daiteno ceruä eta lurra, iotabat edo punctu hutsbat ezta Leguetic iraganen, gauça guciac eguin diteno. 19Norc-ere beraz hautsiren baitu manamendu chipién hautaric bat, eta iracatsiren baititu hunela guiçonac, chipién deithuren da hura ceruètaco resumán: baina norc-ere eguinen baititu eta iracatsiren, hura handi deithuren da ceruètaco resumán. 20Ecen erraiten drauçuet, baldin abundosago ezpada çuen iustitiá Scribena eta Phariseuena baino, çuec etzaretela sarthuren ceruètaco resumán. 21Ençun vkan duçue nola erraniçan içan çayen lehenagocoey, Eztuc hilen: eta norc-ere hilen baitu, hura iudicioz punitu içateco digne date. 22Baina nic erraiten drauçuet, ecen nor-ere asserretzen baitzayo bere anayeri causa gabe, iudicioz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca bere anayeri, Raká, hura conseilluz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca, Erhoá, suzco gehennaz punitu içateco digne datela. (Geenna g1067) 23Beraz baldin eure oblationea eramaiten baduc aldarera, eta han orhoit bahadi ecen hire anayeac baduela cerbait hire contra, 24Vtzi eçac han eure oblationea aldare aitzinean, eta habil: lehen appointadi eure anayerequin, eta orduan ethorriric presenta eçac eure oblationea. 25Aicén adisquide eure partida contrastarequin fitetz, harequin bidean aiceno, ezemón eure partida contrastac iugeari, eta iugeac ezemón sargeantari, eta presoinean eçar ezadin. 26Eguiaz erraiten drauat, ezaiz ilkiren handic, renda diroano azquen pelata. 27Ençun vkan duçue ecen lehenagocoéy erran içan çayela, Eztuc adulterioric iauquiren. 28Baina nic erraiten drauçuet, Norc-ere beguiesten baitu emazteric, hura guthicia deçançat, hambatez adulteratu duqueela harequin bere bihotzean. 29Bada baldin eure begui escuinac trebuca eraciten bahau, idoqui eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara. (Geenna g1067) 30Eta baldin eure escu escuinac trebuca eraciten bahau, trenca eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara. (Geenna g1067) 31Halaber erran içan da, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, bemó separationeco letrá: 32Baina nic diotsuet, ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, salbu paillardiçaren causaz, adulterio eguin eraciten draucala: eta nor-ere vtziarequin ezconduren baita, harc adulterio iauquiten duela. 33Berriz ençun vkan duçue, ecen lehenagocoey erran içan çayela, Ezaiz desperiuraturen, baina rendaturen drautzac Iaunari eure iuramendu promettatuac. 34Baina nic diotsuet ezteçaçuen iura batre, ez ceruäz, ecen Iaincoaren thronoa da. 35Ezeta Lurraz, ecen haren oinetaco alkia da: ezeta Ierusalemez, ecen regue handiaren ciuitatea da. 36Halaber eure buruäz eztuc iuraturen, ecen bilobat churi ezpa beltz ecin daidic. 37Baina biz çuen hitza bay, bay: ez, ez: eta hauçaz goiticoa, gaichtotic da. 38Ençun vkan duçue, ecen erran içan dela, Beguia beguiagatic, eta hortza hortzagatic. 39Baina nic erraiten drauçuet, Eztieçoçuela resisti gaizquiari: baina baldin norbeitec io baheça eure escuineco mathelán, itzul ieçóc bercea-ere. 40Eta hiri auci eguin nahi drauanari, eta eure iaccá edequi, vtzi ieçoc mantoa-ere. 41Eta norc-ere nahi vkanen baihau bortchatu lecoa baten eguitera, albeitindoa harequin biga. 42Escatzen çayanari emóc: eta hireganic maillebatu nahi duena ezteçála iraitz. 43Ençun vkan duçue ecen erran içan dela, On eritziren draucac eure hurcoari, eta gaitz eritziren draucac eure etsayari. 44Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic. 45Çuen Aita ceruètan denaren haour çaretençat: ecen harc ilki eraciten du bere iguzquia gaichtoén eta onén gainera, eta igorten du vria iustoén eta iniustoén gainera. 46Ecen baldin çuey on daritzueney on badarizteçue, cer sari vkanen duçue? eztute publicanoéc-ere hori bera eguiten? 47Eta baldin çuen anayey solament beguitharte eguiten badraueçue, cer guehiago eguiten duçue? eztute publicanoec-ere horrela eguiten? 48Çareten bada çuec perfect, çuen Aita ceruètan dena perfect den beçala.