Ephesianoetara 5

1Çareten bada Iaincoaren imitaçale haour maite anço: 2Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan 3Bada, paillardiça eta cithalqueria gucia, edo auaritiá aippa-ere eztadila çuen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey: 4Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric. 5Ecen badaquiçue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resumán. 6Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera. 7Etzaretela bada hequin parçonér. 8Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte: 9(Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan) 10Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den. 11Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue. 12Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da. 13Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da. 14Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec. 15Gogoauçue bada nola çuhurqui ebil çaitezqueten, ez erho anço, baina çuhur anço: 16Recrubatzen duçuelaric demborá: ecen egunac gaitz dirade. 17Halacotz, etzaretela çuhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea. 18Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, ceinetan dissolutione baita: baina bethe çaitezte Spirituaz: 19Minçatzen çaretela çuen artean psalmuz, laudorioz eta cantu spiritualez: cantatzen eta resonatzen draucaçuela Iaunari çuen bihotzean. 20Gratiac-ere rendatzen drautzaçuela bethiere gauça guciéz, Iesus Christ gure Iaunaren icenean, gure Iainco eta Aitari: 21Elkarren suiet çaretelaric Iaincoaren beldurrequin. 22Emazteác, çuen senharrén çareten suiet, Iaunaren beçala: 23Ecen senharra da emaztearen buru, Christ-ere Eliçaren buru den beçala, eta hura da gorputzaren saluadorea. 24Bada, nola Eliçá baita Christen suiet, hala emazteac-ere diraden bere senharrén suiet gauça gucietan. 25Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic: 26Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz. 27Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible. 28Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza. 29Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala: 30Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren heçurretaric. 31Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade. 32Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz. 33Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.