< Eginak 21 >

1 Eta embarcatu guenenean, hetaric separaturic, chuchen-chuchena ethor guentecen Cosera, eta biharamunean Rhodesera, eta handic Patrasera. 2 Eta han eridenic vnci Phenicerát trebessatzen çuen-bat hartara iganic parti guentecen. 3 Guero Cypreren aguerrira guenenean, hura vtziric ezquér, Syria alderát vela eguin gueneçan, eta arriua guentecen Tyrera: ecen han vnciac behar çuen cargá descargatu. 4 Eta discipuluac eridenic egon guentecen han çazpi egun: hec Pauli erraiten ceraucaten Spirituaz, ezledin igan Ierusalemera. 5 Baina egun hec complitu ciradenean parti guentecen, guciéc emaztequin eta haourrequin laguncen guentuztela hiri lekorerano: eta belhaurico iarriric vr bazterrean othoitze eguin gueneçan. 6 Guero elkar bessarcaturic, vncira igan guentecen, eta berceac beretarát itzul citecen. 7 Eta gu biagea acabaturic arriua guentecen Tyretic Ptolemaidara: eta anayeac salutaturic, egon guentecen egun-bat hequin. 8 Eta biharamunean ilkiric Paul eta harequin guenenac ethor guentecen Cesareara: eta sarthuric Philippe Euangelistaren etchean (cein baitzén çazpietaric bat) egon guentecen hura baithan. 9 Eta hunec cituen laur alaba virgina prophetizatzen çutenic. 10 Eta han dembora vnguisco egon guenenean, ethor cedin Iudeatic Agabus deitzen cen Prophetabat. 11 Eta guregana ethorriric eta Paulen guerricoa harturic eta harçaz bere oinac eta escuac estecaturic, erran ceçan, Gauça hauc erraiten ditu Spiritu sainduac, Guerrico hunen iabe den guiçona, hunela estecaturen dute Ierusalemen Iuduéc, eta liuraturen duté Gentilén escuetara. 12 Eta gauça hauc ençun guentuenean, othoitz eguin gueneçón guc eta leku hartan ciradenéc, ezledin igan Ierusalemera. 13 Orduan ihardets ceçan Paulec, Cer ari çarete nigarrez çaudetela, eta ene bihotza erdiratzen duçuela? Ecen ni ez estecatu içatera solament, baina Ierusalemen hiltzera-ere prest naiz Iesus Iaunaren icenagatic. 14 Bada, hari burutan ecin eman gueneçaqueonaren gainean, vtzi gueneçan, erraiten guenduela, Iaunaren vorondatea eguin dadila. 15 Eta cembeit egunen buruän gure hatuac harturic igan guentecen Ierusalemera. 16 Eta ethor citecen discipuluetaric-ere batzu Cesareatic gurequin çacarqueitela berequin Mnason Cypriano iaquin-bat, discipulu ancianoa, cein baithan ostatuz behar baiquenen. 17 Bada ethorri guenenean Ierusalemera, gogotic recebi guençaten anayéc. 18 Eta biharamunean sar cedin Paul gurequin Iacques baithara, eta Anciano guciac hara bil citecen. 19 Eta hec bessarcaturic, conta citzan punctuz punctu Iaincoac Gentilén artean haren ministerioz eguin cituen gauçác. 20 Eta hec ençun citzatenean, glorifica ceçaten Iauna, eta erran cieçoten, Anayé, badacussac cembat milla diraden Iudu sinhetsi dutenac: eta guciey baitacheté Iaincoaren zeloa. 21 Eta ençun dié erraiten hiçaz, ecen hic Moysesen vtzitera iracasten dituala Gentilen artean diraden Iudu guciac, erraiten duála, ecen eztituztela haourrac circonciditu behar, eta eztutela ordenancén araura ebili behar. 22 Cer eguiteco da bada? ossoqui populuac bildu behar dic: ecen ençunen dié nola ethorri aicén. 23 Eguic bada guc erraiten drauäguna. Laur guiçon citiagu vot eguin dutenic: 24 Hec harturic purificadi hequin, eta contribui eçac hequin, buruäc arrada ditzatençát: eta daquitén guciéc ecen hiçaz ençun dituztén gaucetaric deus eztela: baina euror-ere Leguea beguiratuz abilala. 25 Baina Gentil sinhetsi dutenez den becembatean, guc scribatu diagu, eta ordenatu deus halacoric beguira ezteçaten, baina beguira litecen idoley sacrificatuetaric, eta odoletic, eta ithoetaric, eta paillardiçataric. 26 Orduan Paul guiçon hec berequin harturic, eta biharamunean hequin purificaturic sar cedin templean denuntiatzen çuela purificationeco egunén complimendua, hetaric batbederagatic oblationea offrenda ledin artean. 27 Eta nola çazpi egunac ia hurren iragan baitziraden, Asiaco Iudu batzuc hura ikussi çutenean templean, moui ceçaten populu gucia, eta eçar citzaten escuac haren gainean: 28 Heyagoraz ceudela, Israeltar guiçonác, hel çaquizquigute: haur da guiçona populuaren eta Leguearen eta leku hunen contra guciac leku gucietan iracasten dituena: are guehiago Grecoac-ere erekarri ditu temple barnera, eta prophanatu du leku saindu haur. 29 (Ecen lehen ikussi vkan çutén Trophime Ephesianoa hirian harequin, cein vste baitzutén Paulec temple barnera eraman vkan çuela.) 30 Eta moui cedin hiri gucia, eta oldar cedin populua: eta Paul hatzamanic templetic campora idoquiten çutén: eta bertan borthac erts citecen. 31 Baina hec hura hil nahiz çabiltzala, hel cedin famá garniçoinaren bandaco Capitainagana, ecen Ierusaleme gucia nahassi cela. 32 Ceinec ordu berean gendarmesac eta Centenerac harturic laster eguin baitzeçan hetara: eta hec ikussi cituztenean Capitaina eta gendarmesac gueldi citecen Paulen cehatzetic. 33 Orduan hurbilduric Capitainac har ceçan hura, eta mana ceçan esteca ledin bi cadenaz: eta interroga ceçan nor licén, eta cer eguin çuen. 34 Eta batzu bataz ceuden oihuz gendetzean eta berceac berceaz: eta nahastecamenduaren causaz deus seguric ecin eçagutuz, mana ceçan fortaleçara eraman ledin. 35 Eta ethorri cenean gradoetara, guertha cedin gendarmeséz eramaiten baitzén gendetzearen boaldaren causaz. 36 Ecen iarreiquiten çayón populuco gendetzea heyagoraz, Ken eçac hori. 37 Eta Paulec fortaleçán sartzeracoan diotsa Capitainari, Hauçu naiz hirequin minçatzera? Harc erran cieçón, Grecquic badaquic? 38 Ezaiz hi Egyptiano iragan egun hautan seditionebat viztu duana, eta laur milla gaichtaguin desertura retiratu dituana? 39 Eta erran ceçan Paulec, Ni segur guiçon Iudua nauc Tarsen, Ciliciaco hiri famatuan burgés iayoa: othoitz eguiten drauat bada, permetti ieçadac minça naquión populuari. 40 Eta harc permettitu ceraucanean, Paulec, gradoetan cegoela, ichilcera escuaz keinu eguin cieçón populuari, eta silentio handi eguin içanic, minça cedin Hebraicoén lengoagez, erraiten çuela.

< Eginak 21 >