1Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resumán viciac eta hilac iugeaturen baititu: 2Predica eçac hitza, perseuera eçac orduz eta orduz lekora: ari adi redarguitzen, mehatchatzen, exhortatzen, emetassun eta doctrina gucirequin: 3Ecen içanen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, beréc bere desirén arauezco iracastunac bilduren baitituzté: 4Eta eguiatic beharriac itzuliren baitituzté, eta fabletara emanac içanen baitirade. 5Baina hic veilla eçac gauça gucietan, suffritzac afflictioneac, eguin eçac euangelistaren obra, eguic hire administrationea approbatua den. 6Ecen ni ia sacrificatu içatera nihoac, eta ene partitzeco demborá hulbil duc. 7Combat ona combatitu diát, neure cursua acabatu diát, fedea beguiratu diát. 8Gaineracoaz, beguiratua diagotac iustitiazco coroá, cein rendaturen baitraut Iaunac egun hartan, iuge iusto harc: eta ez niri solament, baina haren aduenimendua desiratu vkan duqueiten guciey-ere bay. 9Diligentadi enegana ethortera sarri. 10Ecen Demasec abandonnatu niauc, presenteco secula haur onhetsiric, eta Thessalonicerat ioan içan duc: Crescens Galatiarát, Tite Dalmatiarát. (aiōn g165) 11Luc bera duc enequin. Marc harturic erekarrac eurequin: ecen probetchable diat cerbitzucotz. 12Tychique-ere igorri diat Ephesera. 13Troasen Carpo baithan vtzi vkan dudan manteliná, ethor adinean ekarrac eurequin, eta liburuäc, baina principalqui pergamioac. 14Alexandre cobre-arotzac anhitz gaitz eguin dirautac: Iaunac bere eguinén arauez renda dieçola. 15Harenganic hi-ere beguiradi: ecen haguitz gure hitzey resistitu vkan dirauec. 16Nehor etziaitadac assistitu, neure lehen defensán, aitzitic guciéc abandonnatu vkan niaué: imputa eztaquiela. 17Baina Iauna assistitu içan ciaitadac, eta fortificatu vkan niauc, niçaz predicationea compli dadinçát, eta hura ençun deçatençát Gentil guciéc: eta deliuratu içan nauc lehoinaren ahotic. 18Eta deliuraturen niauc Iaunac obra gaichto gucitaric eta emparaturen bere resuma celestialeco: hari dela gloria secula seculacotz. Amen. (aiōn g165) 19Salutaitzac Prisca eta Aquila, eta Onesiphororen familiá. 20Erasto guelditu içan duc Corinthen: eta Trophimo Mileten vtzi diat eria. 21Diligentadi negu aitzinean ethortera. Salutatzen auté Eubuloc eta Pudensec eta Linoc eta Claudiac eta anaye guciéc. 22Iesus Christ Iauna dela hire spirituarequin. Haren gratia dela çuequin. Amen.