< 1 Korintoarrei 1 >

1 Paulec Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostolu içatera deithuac, eta gure anaye Sosthenesec, 2 Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Iesus Christez sanctificatuey, saindu içatera deithuey, Iesus Christ gure Iaunaren icena leku orotan inuocatzen duten guciequin, cein baita, hambat hayén nola gure Iaun: 3 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. 4 Esquerrac emaiten drauzquiót neure Iaincoari bethi çueçaz, Iesus Christ Iaunean çuey eman içan çaiçuen Iaincoaren gratiagatic: 5 Ceren gauça gucietan abrastu içan baitzarete hartan, eloquentia eta eçagutze gucian: 6 Iesus Christen testimoniage çuetan confirmatu içan denaren araura: 7 Hala non ezpaitzarete falta eceinere dohainen, Iesus Christ gure Iaunaren reuelationearen beguira çaudetela. 8 Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat. 9 Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera. 10 Bada othoitz eguiten drauçuet anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren icenaz, gauça berbat erran deçaçuen guciéc, eta eztén çuen artean targoaric: baina çareten iunctatuac adimendu batetan eta gogo batetan. 11 Ecen, ene anayeác, declaratu draudate çueçaz Chloes baithacoéc, ecen discordiác diradela çuen artean. 12 Bada haur diot, ecen çuetaric batbederac erraiten duela, Ni behinçát Paulen naiz, eta ni Apolloren, eta ni Cephasen, eta ni Christen. 13 Ala çathitua da Christ? Ala Paul crucificatu içan da çuengatic, edo Paulen icenean batheyatu içan çarete? 14 Esquerrac emaiten drauzquiot Iaincoari ceren ezpaitut çuetaric nehor batheyatu, Crispo eta Gaio baicen: 15 Nehorc erran ezteçan ecen neure icenean batheyatzen ariçan naicela. 16 Batheiatu vkan dut Estebenen familia-ere: gaineracoz eztaquit berceric batre batheyatu vkan dudanez. 17 Ecen eznau igorri Christec batheyatzera, baina euangelizatzera: ez hitzezco çuhurtziatan, Christen crutzea ezdeusetara eztadinçát. 18 Ecen crutzezco hitza, galtzen diradeney behinçát, erhogoa çaye: baina guri saluatzen garenoy, Iainçoaren verthute da. 19 Ecen scribatua da, Galduren dut çuhurren çuhurtziá, eta adituén adimendua kenduren dut. 20 Non da çuhurra? non da Scriba? non da secula hunetaco disputaria? eztu erho eguin Iaincoac mundu hunetaco sapientia? (aiōn g165) 21 Ecen Iaincoaren sapientian munduac Iaincoa eçagutu eztuenaz gueroz haren sapientiatic, Iaincoaren placera içan da predicationearen erhogoaz sinhesten dutenén saluatzera. 22 Ecen Iuduac-ere signo esquez daude, eta Grecoéc sapientia bilhatzen duté: 23 Baina guçaz den becembatean predicatzen dugu Christ crucificatua, Iuduey behinçát scandalo, eta Grecoey erhogoa çayena. 24 Baina deithu diradeney hambat Iuduey nola Grecoey predicatzen drauegu Christ Iaincoaren verthutea eta Iaincoaren sapientiá. 25 Ecen Iaincoaren erhogoá guiçonac baino çuhurrago da: eta Iaincoaren flaqueçá guiçonac baino borthitzago da. 26 Ecen badacussaçue çuen vocationea, anayéac, ecen etzaretela çuhurrac anhitz haraguiaren arauez, ez borthitzac anhitz, ez nobleac anhitz. 27 Baina munduco gauça erho diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát çuhurrac: eta munduco gauça flaccu diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát gauça borthitzac: 28 Eta munduco gauça noble eztiradenac, eta menospreciatuac elegitu vkan ditu Iaincoac, eta gauça eztiradenac, diradenac deseguin ditzançát 29 Glorifica eztadinçat haraguiric batre haren aitzinean. 30 Baina harenganic çuec çarete Iesus Christean, cein eguin içan baitzaicu Iaincoaz sapientia eta iustitia eta sanctificatione eta redemptione: 31 Scribatua den beçala, Gloriatzen dena, Iaunean gloria dadinçát.

< 1 Korintoarrei 1 >